Rabindranaht Tagore-k hitz burutsu hauek idatzi zituen arbola eta egurrari buruz, gaur egun mundu osoko artisauek bere artea irudikatzeko erabiltzen duten materiala:
“Bidaiaria, entzun:
Ni naiz zure sehaskaren ohola, zure txaluparen egurra, zure mahaiaren azala, zure etxearen atea. Zure erremintaren kirtena, zure zahartzaroaren makila. Opariak egiten dizkizun eta elikatzen zaituen fruitua naiz ni;udako bero-galdatan babesa ematen dizun gerizpe mesedegilea, euren kantuz zure orduak alaitzen dituzten eta zure landak intsektuez garbitzen dituzten txorien aterpe adeitsua naiz ni. Paisaiaren edertasuna, ortuaren xarma, mendiaren seinalea, bidearen ondoan dagoen hori naiz ni.
Ni naiz neguko egunetan berotzen zaituen egurra, atsegin ematen dizun eta ordu oro haizea lurrintzen duen perfumea, zure gorputzaren osasuna eta zure arimaren poza. Azkenik, zure zerraldoaren egurra naiz ni.
Aurreko guztiagatik, begiratzen didazun bidaiari hori, zure eskuekin landatu ninduzun eta seme deitu didazun hori, edo hainbatetan atsegin eman didazun hori, ondo begiratu, baina… ez eman minik.”
Comments are closed.