Ehunak oso inportanteak izan dira gizakion bizimoduan zibilizazioaren hasieratatik. Ordutik hona funtzioak berberak izan arren, fabrikazioan erabili izan diren metodoek eta materialek garapen handia izan dute. Era berean, industria-iraultzak berekin ekarri zuen ehun-teknologiaren iraultza ere; hartara, industria-ehungailuak agertu ziren eta ehungintza mekanizatu egin zen. Hala ere, serieak ohikoak diren ingurumaria honetan artisauek jarraitu dute lanean banakako pieza paregabeak sortzen.
Ehun-gaiak sortzeko hariak gurutzatzea eta lotzea, ehun gaineko estanpazioak, pintura eta transferentziak… Ehunak eraldatzeko gaitasuna sormena erabiliz… Produktu bakoitzari pertsonalitatea ematen dion prozesu artistikoen multzoa, alegia.
Comments are closed.