Llámanos: 610042947

ASOCIACIÓN DE ARTESANÍA DE ÁLAVA

ARABAKO ARTISAU ELKARTEA

La Jabonería de la Almendra.

Xaboi naturalak

LA JABONERÍA DE LA ALMENDRA
La Jabonería de la Almendra-k artisau kosmetika egiten du xarmaz, ingurumena errespetatzen duen lan jasangarria burutuz eta lehen mailako lehengaiak erabiliz, hala nola, BIO jatorria duten landare olio eta gurinak, esentzia olioak eta sendabelarrak. “Hotzean” egiten dituzte xaboiak, lagungarria baita prozesuaren ondoriozko glizerina guztia kontserbatzen eta lortzen den emaitza azala naturalki hidratatzen duen xaboi-pastilla leuna baita. Horretaz gain, honakoak ekoizten dituzte: azal delikatuentzako ilen-baltsamoa, bainu-gatz lasaigarriak, gorputzarentzako olioak eta oparitzeko kitak.

Produktuak barrutik zein kanpotik mimatzen dituzte, diseinua zaintzen dute paper eta tinta ekologikoak erabiliz. Halaber, kosmetika naturalari buruzko ikastaroak ematen dituzte, aholkularitza ematen dute ospakizun edo ekitaldi berezi baterako, hala nola, ezkontzak edo bataioak, oparitxo pertsonalizatuak aukeratzeko.

Instalazioek eta ekipoek AEMPSek (kosmetikoak egiteko eskumena duen erakundea) eskatzen dituen baldintzak betetzen dituzte.

LA JABONERÍA DE LA ALMENDRA HARREMANA
Denda-Laborategia: Margolari Kalea, 82. 01001 Vitoria-Gasteiz
Tel.: 690 124 851 / 633 578 215
E-maila: lajaboneriadelaalmendra@gmail.com
Web orrialdea: www.lajaboneriadelaalmendra.com
Facebook: www.facebook.com/lajaboneriadelaalmendra
Twitter: @jabonalmendra

 

Project Details

  • Date 26 abuztua, 2015
  • Tags Artisauak, XABOI NATURALEN ARTISAUA ETA BIOKOSMETIKA
Back to Top