Artisautik indarrak biltzen eta batuketak sortzen sinesten dugu.

Gure garapena eta eboluzioa jarraikorra da; beraz, beste erakundeekin, taldeekin, norbanakoekin, elkarteekin eta instituzioekin sinerjiak bilatzea ezinbestekoa dela uste dugu; horrela, gure lana eta gure ahalegina indartuta aterako da. Fusio hauekin helburu amankomunak lortzea nahi dugu, eta bai artisautzari, bai egileei balioa ematea baita ere.

Sinerjiak: Gaur egun, ARTISAU ARTIOLA-Artisautzaren Gunearen partaidea da.

Sinerjiak Artiola

ARTIOLA: Artisautzaren Erreferente Gunea (gaur Gipuzkoakoa; bihar, posible bada, Euskal Herri osokoa) garai emankorraren hasiera izan dadila sektoreak berak bultzatuta nahi dugu, eta elkarte-ehunak erantzun diezaiela gaur artisautzak dituen erronkei; batez ere, egun industrializazioaren eta modernitatearen erruz sailean ekoiztutako produktuen testuinguruan.